Ideia eta ekoizpena: Pripublikarrak
Laguntzailea: Bilboko Udalaren Emakume eta Garapenerako Lankidetzako Saila
Babesleak: Arteleku eta Once
Optikak Pripublikarrak-ek antolatutako proiektua da, Bilboko Udalaren Emakume eta Garapenerako Lankidetzako Sailak lagundua, Arteleku-k eta Once-k babestuta. Optikak Xabier Arakistainek komisariatutako "Para todos los públicos" erakusketaren baitan gauzatua izan da, martxoaren 2tik maiatzaren 7ra Sala Rekalde aretoan ikusi ahal izango dena.
Pripublikarrak esanahi propioa duen hitz-jokoa da. Pribatua eta publikoa den horren tartean, pripublikarrak-ek akzio, errepresentazio eta ahalmen eremu berri bat sortzen du, esfera publiko eta pribatuaren banaketa hertsi eta tradizional baten aurrean, hierarkiak hautsiz. Botereak generoa izateari uzten dioneko bitarte horretan sortzen da, hain justu, pripublikar izatearen mitoa.
Pripublikarrak Aiora Kintana Goiriena, Olaia Miranda Berasategi, Saioa Olmo Alonso, María Mur Dean eta Oihane Ruíz Menéndez-ek osatutako talde bat gara; 3 artista, ekoizle kultural bat eta arkitekta bat.

