optikak index link zer da optikak? linka archivo de fotos link créditos link

Optikak 35 begiradek osatzen dute. Bilbon jaio edo bizi diren 35 emakumeren gogoetek.

Ana, Izaskun Bilbao, Nahia, Joanna, Paciencia, Carmen, Josune, Mari Carmen, Afrika Bibang, Elssie, Virginia, Chih-Yin, Li, Arantza, Almudena Cacho, Nuria, Eukene, Blanca... Irratian hizketan ari da ahots bat; emakume batekin ezkondua dago beste bat edo gizon batekin; ez du ama izan nahi; gurpil-aulki batetik bizia gidatzen du; beste sexu bati kateatuta jaio da; lan bila dabil; publizitatea ikasten ari da; eskuekin ikusten du; begiak ditu baina ez du ikusi nahi; isiltasunaz gozatzen du; euskaraz abesten du kantari beltzak; gaztelania ikasten ari da beste bat; beheraldi batetik altxa da; erretzeari utzi dio; asko erretzen du; sukaldaritza maite du; komunikabideetan ez dugu ikusten; Euskal Parlamentuko lehen presidentea da; Prince-n fana bestea; bere begiak gustuko ditu; ilea laztantzea laket zaio; Bartzelonan bizi da, edo Taiwanen jaio da; auzoko denda txikietan erosketak egiten ditu; titi-buruetan musukatzea atsegin du; maitemindua dago; ama da; maitalea; pentsaeran plazerra sentitzen du; neke kronikoa jasaten du; pasareletan desfilatzen dabil; aberats izan nahi du; baserrian lanean dihardu; emigratu du... Bizitza horien denen eta gehiagoren jabe garenon ikuskera da erakusketa. collage irudia

35 emakumeren hautemateak lanean, sexualitatean, etxean, espazio publikoan, eremu sozialean, familian, etorkizun baten somaketan nahiz generoaren inguruko beste zenbait alorretan. 19 galdera berberei erantzuten dieten argazki ezberdinak. Gai berak jorratzen dituzten hausnarketa eta ikusmolde anitzak.

Optikak 35 begirada dira. Emakumearen ikusgarritasuna ez bere irudi soilera mugatuz, baizik eta begiratzen dakien subjektu lez agertuz. Ez ditugu emakumeak kontatu edo kokatu nahi, baizik eta zer eta nondik ikusten duten arakatu. Izan ere, “emakume” subjektua zerbait monolitikoa izatetik urrun, bilakaera (politiko) aldakor bat baita, bere egoera sozial, ekonomiko, kultural, arraza eta sexualaren arabera. Norbera inguratzen duten gertaerak bide, identitate bat edo bestea bihurtzen baita bere baitan adierazgarri, eta era berean bulkada bital horiek bilakatzen dira gugan esanguratsu. Identitate anitzak, identitate aldakorrak, post-identitateak. Emakume bilakaera baten era anitzak.

Hala, emakume bakoitzarengandik argazki bat aukeratu dugu, eta postaletan Bilboko 1.000 etxetara bidaliko ditugu, 50.000 etxeetara iritsiko diren iruditan biderkatuz, eta postal hauen jokoaren bitartez beste hainbeste jokatzera gonbidatu nahi dugu...

Argazki guztiak, orotara ia 700, Rekalde Aretoan ikusi ahal izango dira 2006ko martxoaren 2az geroztik “Para todos los públicos” erakusketa kolektiboaren baitan. Era berean, argazki hauek guztiak www.pripublikarrak.org eta www.optikak.org orrialdeetan egonen dira artxibatuak. >> itzuli >>

pripublikarrak-ekin kontaktua